Mikel Markez kantariak emanaldia eskainiko du Lesakan maiatzaren 17an

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Mikel Markez Harriondoan izanen da larunbatean. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 7etan Harriondoa Kultur Etxean

Mikel Markez abeslari eta musikariak emanaldia eskainiko du maiatzaren 17an, larunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Sarrera 8 eurokoa izanen da. Sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan astean zehan eta egunean berean Harriondoan erosteko aukera izanen da 18:00etatik aitzinera. 

Mikel Markezek Indar bat dabil hor diska aurkeztu zuen joan den urte hondarrean, Errenteriako abeslariaren hamargarrena, eta diska horretako kantak eta betikoak abestuko ditu Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun