Arantzako Itzulia maiatzaren 18an eginen da

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Igande goizeko 7etan abiatuko dira mendizaleak Arantzako plazatik. Artxiboko argazkia

Mendizaleek alderantzizko noranzkoan eginen dute ibilbidea igandean

Igande honetan, maiatzak 18, eginen den Arantzako Mendi Itzulia berrikuntza bat baino gehiagorekin dator. Alde batetik, itzulia alderantzizko noranzkoan eginen da. Mendaur igotzen dutenek 27,8 kilometroko ibilbidea eginen dute eta igotzen ez dutenek, berriz, 25,2koa.

Herriko plazatik goizeko 7etan abiatuta Bulatxikira igo beharko da, handik Zepurura, eta Mairubaratzatik pasatakoan Illurdira. Mendaur igotzea aukerakoa izanen da. Ekaitza izanen da hurrengo tontorra, eta handik Bazterlara hartu beharko dute mendizaleek. Hori da aurtengo itzuliaren bertze nobedadea. Bazterlatik Oilargatara jeitsiko dira, eta handik Izura joanen dira­. Unanura ailegatutakoan Aranibarrera jeitsiko dira eta Olan barrena herrira bueltatuko dira berriz.

Izena emateko bi aukera daude: egun berean 06:30etik aitzinera edo www.menditzulia.com atarian maiatzaren 16ra arte. Mendian federatuek 10 euro eta federatu gabeek 12 euro ordaindu beharko dute. Egunean berean parte hartzaileen artean opariak ere zozketatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun