Lesakako Sanferminak iragarriko dituen kartela eta besten programako azala eta kontrazalean joanen diren irudiak aukeratu dituzte. Karteletan, Virginia Etxepare Triguerosen Aurreskua izan zen lehiaketako irabazlea eta portadarako, Juan Carlos Pikabea Zubiriren Bestan zurrunbilua.
Bakoitzak, 250 euroko bonoa eskuratuko du saritzat, herriko komertzio, zerbitzu edo ostatuetan erabiltzeko.
Kontrazal lehiaketa margolariaren alabak, Mayi Pikabea Perinnek irabazi du, Jaia Alaia lanarekin. Honek, 100 euroko bonoa izanen du saritzat, herriko dendetan eskolako materiala erosten erabiltzeko.