Herriko Ostatua errentan eman nahi du berriz ere Etxalarko Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 13a

Ekainaren 11 arte aurkezten ahal dira proposamenak

Herriko Ostatua eta jatetxea errentan emateko lehiaketa irekirako deia egin du Etxalarko Udalak. Gerora luzatzen ahal diren 5 urterako ematea da asmoa eta hileko errentaren hasierako prezioa, 365 euro + BEZa da. Behin behineko fidantza, berriz, 600 eurokoa. Proposamenak ekainaren 11ko 14:00 arte aurkezten ahal dira.

Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa. Baldintza plegua interesatuen eskura dago Udaletxean eta udalaren web orrian (www.etxalar.org). Aurkeztu beharreko agiriak baldintza pleguan adierazten direnak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun