Zalaingo langileek greba eta manifestazioa egin dute Gasteizen lantegiaren etorkizunaren alde

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 13a

Zalaingo eta Condesa taldeko bertze langileek manifestazioa egin zuten astelehen goizean Gasteizen. Utzitako argazkia

Maiatzaren 12an 24 orduko lan uztea egin zuten eta ortziralerako batzar orokorra deitu dute

Zalain Transformados-Condesa taldeko langileek 24 orduko greba egin zuten maiatzaren 12an. Lehengaia falta dela eta lantegiaren etorkizuna arriskuan gera daitekeela salatu Lantegi Batzordeak: «Ez dago informazio garbirik eta zenbait instalakuntza gelditu behar izan dute». Hau dena salatzeko eta konponbideak eskatzeko manifestazioa egin zuten Gasteizen maiatzaren 12an. Condesa taldeko Iruñeko eta Legutioko enpresa batzordeetako ordezkariak ere lagun izan zituzten.

200 bat lagun elkartu ziren Gasteizko Ama Zuriaren inguruko karriketan eta lantegi guzien soluzioa aldarrikatu zuten. Afera konpontzen ez bada mobilizazio gehiago ere iragarri dituzte. Ortziral honetan batzar orokorra eginen da Zalaingo lantegian.

Gasteizko manifestazioaren ondorik irakurri zuen agiriak dioenez, «egoera trakets hau lehenbailehen gainditu beharra dago». Izan ere, enpresak nahiko lan zama ba omen du era normalean lanean jarduteko eta langileen batzordearen erranetan, «badakigu Zalain hornitu beharreko lehengaia egina dagoela, hornitzaile lantegietan, baina arazo finantzieroengatik, Zuzendaritzak dioenez, gaia bertan geldirik daukate».

Denbora gehiegi luzatzen ari da egoera honetan eta honela segituz, ondorio larriak izan daitezkeela uste du Lantegi Batzordeak. Horregatik, «gertatzen ari den informazio osoa eta zintzoa izan arte ez dugu onartuko Zuzendaritzak aurkeztu nahi dituen erdi bideko neurririk». Gainera, Administrazio publikoek esku hartzea eskatu dute, «operazio honetan iruzurrik eman ez dadin eta jarduera egonkortu dadin».

Condesa Taldeak honako enpresa hauek ditu: Condesa Fabril eta Condesa Inox Legution. Perfil en Frio Berrioplano-Iruñean. Zalain Transformados eta Mecanizados Zalain Lesakan. Mieres Tubos Asturiasen. Tumesa Sagunton eta beste 4 lantegi Europan (Frantzia, Belgika, Alemania eta Italian). Enpresa hautean 1700 langiletik goiti egiten dute lana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun