Junior mailako txirrindulariei zuzendua, XXXVIII Felix Errandonea Memoriala burutu zen maiatzaren 10ean Beran. Orthezziene taldeko Ciril Barthe frantziarra nagusitu zen, 79 kilometroak betetzeko ordubete, 51 minutu eta 32 segundu behar izan zituen.
Denbora berean sartu ziren Quesos Albeniz taldeko Eneko Aramendia eta Asesores de Navarra taldeko Diego Martinez Morentin.
Hain zuzen, taldeka ere Asesores de Navarra taldea nagusitu zen.