Igantziko Udalak, 2014ko denboraldian igerilekuen mantenimendu, garbiketa eta funtzionamendu lanak esleitzeko lehiaketa deitu du, sorosle lana izan ezik.
Hasierako prezioa 1.500 eurokoa da, BEZ barna, ekainaren 14tik irailaren 14a bitarte iraunen duen denboraldi osorako. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 16ko 14:00ak arte izanen da.