Gure esku dago Eguna ospatuko dute Beran maiatzaren 10ean

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 7a

Larunbat arratsaldean haur jokoak, poteo herrikoia eta mosaiko erraldoia izanen dituzte

Gure Esku dago ekimenaren baitan Gure Esku dago Eguna antolatu dute maiatzaren 10ean Beran. Ekintza ezberdinak bilduko dituen arratsalde bat antolatu nahian, egitarau zabala prestatu dute larunbat arratsalderako.

16:30ean haur jokoak izanen dituzte kiroldegian. 18:00etan poteo herrikoia eta 19:00etan mosaiko erraldoia osatuko da Herriko Etxeko Plazan. Pintxoak eta sagardoa izanen dira, baita kamixetak eta ekainaren 8ko giza katerako metroak erosteko aukera ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun