Berako bestak antolatzeko kuadrilei zuzendutako bilera eginen da maiatzaren 6an

TTIPI-TTAPA 2014ko mai. 6a, 15:18

Besta partehartzaileagoak egitea da Kultur Batzordearen helburua. Artxiboko argazkia

Astelehen arratsaldeko 7etan Beralandetan

Berako besta partehartzaileagoak bihurtzeko helburuarekin bilerak deitu ditu Kultura Batzordeak. Maiatzaren 6an, astelehenean. kuadrilei zuzendutako bilera eginen da herri–bazkaria partehartzaileagoa egin asmoz.

Nonbait, eguna eta lekua aldatzea da lehenbiziko asmoa eta bestetako hondar egunean eta Altzateko frontoian egin beharrean, abuztuaren 2an Herriko Etxeko Plazan egitea da proposamena. Dena den, bileran solastuko da honetaz.

Maiatzaren 13an, bilera irekia eginen da. Bi bilerak 19:00etan eginen dira Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun