Durangoko Oier Ariznabarretak (1:37:30) eta Laura Sola, (2:00:10), irabazle suertatu ziren apirilaren 13an Berako X. Mendi Maratoi Erdian. Ariznabarretak ez zuen arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Didier Zago, azkeneko 5 ediziotan irabazlearen eta Dabid Garciaren aitzinetik hurrenez hurren.
Irabazleak, probako errekorra hautsi zuen, 2011z geroztik Didier Zagoren esku zegoena (1:38:11). Ibardingo tarteko helmugan pasatzen ere Ariznabarreta izan zeb lehena eta 150 euroko saria eskuratu zuen.
Manttaleko Unai Santamaria hernaniarra eta Joseba Larralde beratarra laugarren eta bosgarren izan dira.
Emakumezkotan, Uztarrozeko Adi-Ike taldeko Laura Sola izan da lehena Berako kiroldegiko helmugara iristen, Aitziber Ibarbia zizurkildarraren (2:08:26) eta Alicia Olazabal irundarraren (2:08:54) aitzinetik. Solak bere lehendabiziko garaipena lortu zuen Beran.
535 korrikalaritik gora parte hartu duten lasterketan, haietatik 528 iritsi dira helmugara, Nafarroako mendi lasterketen koparen seigarren edizioa irekitzeko balio izan duen proban. Jende aunitz hurbildu da lasterketa ikustera eta bertzelako arazorik gabe eta eguraldi onarekin izan den probataz disfrutatzera.
ABIADURA ESKALADA TXAPELKETA
Mendi Maratoi Erdiaren hamargarren urteurrena ospatzeko zenbait ekitaldi berezi antolatuak zeuden. Honela, bezperan, abiadura eskalada txapelketa egin zen lehen aldiz.
Sailkapenei dagokienez, gizonezkoetan Mikel Ajuria izan zen garaile, Iker Iragorri eta Ander Mitxelenaren aitzinetik. Emakumezkoetan, Iratz Inziarte nagusitu zitzaion Irantzu Juaniz-i eta 17 urtez beheitikoen kategorian Hegoi Gonzalez gailendu zen.