Apirilaren 12an Usoa kooperatibak urteko batzarra egin zuen. Hainbat gaiei buruz solastu ondotik junta berritzeko bozketa egin zuten baina oraindik osatu gabe dago. Hiru sari zozketatu dira: lehenengo saria bizikleta bat Juan Mari Olagarairi tokatu zitzaion; bigarrena kaxa bat ardo Ramonita Ozkarizi eta hirugarrena fregona bat Jaione Eugiri. Ondotik La Basquen afaria egin zuten bazkideek.