Landagain eskolakoak kanpaldian

Irune eta Itsaso 2014ko maiatzaren 1a

Ederki pasatu dute egunogtan eskolako ikasleek. Landagain Eskola

Aurten, iaz ez bezala, kanpaldiaz gozatzeko aukera izan dute ikasleek, 4 urtekoetatik hasi eta 6.mailara arte. Oporraldiaz gozatu duten lehenak eskolako zaharrenak izan dira; 5. eta 6. mailakoak aste bete pasa dute Isaban eskiatzen; apirilaren 6tik 11 bitarte. Gardeko kanpinean hartu dute ostatu. Guztira 19 ikasle eta 2 irakaslek hartu dute parte, Nafa­rroako hezkuntza departamentuak antola­tzen duen Aste Zurian. Ikasle hauek Lesaka, Bera eta Igantziko adin bereko ikasleekin batera joan dira. Balorazioa hagitz ona egin dute. 
 
Apirilak 9tik 11bitarte, eskolako 3. eta 4. mailakoen txanda izan da: 16 ikasle eta 2 irakasle Lizarrako kanpinean izan ziren. Hauek Arantzako eta Igantziko ikasleekin batera joan ziren eta hagitz gustura ibili ziren.
 
Maiatzaren 8-9an eskolako gazteenak Zugarramurdira joanen dira eta 1. eta 2. mailakoak berriz, maiatzaren 27-28an Hondarribira. Ea hauek ere  eguraldia  lagun izan eta primeran pasatzen duten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun