Aurtengo Aste Santuan ere turismo bulegoa irekia egon da kultur etxean eta Miren Bizente izan da arduraduna. Eguraldi ederra lagun, jende aunitz ikusi da herrian. Turismo bulegora hurbildu diren gehienak Valentziakoak edo katalanak izan dira. Herriari buruzko informazioa nahi zuten aunitzek eta denbora ona egin duenez baita mendi ibilbideen gainekoa ere. Horrez gain, Usategiak zer diren, Infernuko errota, Bortziriak, Baztan, Bertizko parke naturala, Xaretako kobazuloak (Sara, Zugarramurdi eta Urdazubi)...