Maiatzaren 7an odol ematera

Aitor AROTZENA 2014ko maiatzaren 1a

Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko autohemoteka maiatzaren 7an 17:15etik 20:30era egonen da Osasun Zentruaren parean. Mª Eugenia Maritxalar herriko odol-emaileen ordezkariak aipatu digunez 112 odol-emaile badira herrian, baina adinean goiti doazenak gehienak eta hortaz deialdi berezia egiten diete gazteei odola eman dezaten. 18 urte baino gehiago izatea aski da. Normalean urtean bitan ematen da odola. Irai­laren 17an izanen da hurrengo autohemoteka herrian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun