Ezagutu dezagun Lesaka

Aitor AROTZENA 2014ko maiatzaren 1a

Neska-mutikoek he­rria hobeki ezagutzeko helburuarekin aurten ere Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketa proposatu du Beti Gaztek, Udalaren laguntzarekin. Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei herriari buruzko 30 galdera egiten zaizkie eta erantzun-o­rria maiatzaren 16a baino lehen aurkeztu beharko da Irain Eskola publikoan, Tantirumairu ikastolan edo Beti Gazte elkartean. Ez da derrigorrezkoa galdera guztiak erantzutea.

Ikasleak hiru mailatan banatuko dira. A mailan, 1. eta 2. kurtsoko ikasleak sartu dira; B mailan, 3., 4. eta 5. mailako ikasleak eta C mailan, Lehen Hezkun­tzako 6. mailakoak eta DBHko 1. eta 2. kurtsokoak.

Sariei dagokienez, A mailan, lehenbiziko saria 30 eurokoa izanen da, bigarrena 25 eurokoa, hirugarrena 20 eurokoa eta laugarrena 15 eurokoa. B mailan, lehen saria 40 euro, bigarrena 35 euro, hirugarrena 30 euro eta laugarrena 25 euro. C mailan, lehen saria 50 euro da, bigarrena 40 euro, hirugarrena 35 euro eta laugarrena  30 euro. 

Sarietan ez da dirurik emanen, material didaktikoa erosteko txartelak baizik. Maila guzietako hoberenari sari berezia bat ere emanen zaio. Gainera, 12 galdera baino gehiago eran­tzuten dituzten guztiek ere sari­txoak jasoko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun