Zahar Etxean zinemara ateraldia eta Kultur Astea

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 1a

Utzitako argazkia

San Jose zahar etxea indartsu dabil eta apirilaren 22tik 27ra ekintzaz betetako Aste Kulturala ospatu zuen: talogileak, Saroberen eskutik postre tailerra, musikariak, bertsolariak, mus eta oca txapelketa… izan dituzte. Bertze aldetik, apirilaren 9an, Berako zahar etxeko bizilagunek berriz aukera izan zuten zinemara joan eta, nola ez, modan dagoen 8 apellidos vascos ikusteko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun