Bortziriak pilota elkarteak Enaitzen aldeko pilota jaialdia antolatu zuen apirilaren 11n Eztegaran eta gazte mailetan punta-puntan dabiltzan pilotariak lanean ikusteko aukera izan zen. Halako elkartasun erakustaldi batean, guttienekoa emaitzak ziren, baina Enaitzekin argazkia atera eta gero, garaipenaren bila saiatu ziren pilotari guziak, behar den bezala. Kadetetan, Mikel Eltzaurdia beratarrak eta Bixente Lafitte saratarrak 16 eta 11 irabazi zieten Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki lesakarrei. Gazte mailan, Andoni Lazkanotegi eta Harri Maritorena beratarrek 18 eta 13 irabazi zieten Oian Canabal igantziarrari eta Mattin Garbisu beratarrari eta Ander Errandonea beratarrak eta Sergio Oskoz baztandarrak 22 eta 11 irabazi zieten Beñat Mitxelena beratarrari eta Jon Olaizola lesakarrari.