Ingeles udalekua

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 1a

 
Labiaga ikastolak ingeles udalekua antolatu du aurten ere. Bi asteko bi txanda izanen dira: ekainaren 30etik uztailaren 13ra eta uztailaren 14tik 25era, baina hilabete osokoa egiteko aukera ere izanen da, ekainaren 30etik uztailaren 25era. Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutikoetatik hasi eta DBHko laugarren maila bitarteko ikasleei zuzendua da.
 
Izen emateko epea zabalik dago maiatzaren 9ra arte, Labiaga ikastolara deituz (948 630172 telefonoa) edo bera@ikastola.net helbide elektronikoan.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun