Giro ederrean ospatu zuten joan den astean Berako San Jose Zahar Etxean Kultur Astea. Dena primeran atera zen eta San Jose Zahar Etxetik adierazi dutenez, «bihotzez bolondresen lana eskertu nahiko genuke, beraiek gabe ez baitzen posible izango, Zahar Etxeak duen gastu ekonomikoarekin ezin delakoz dirua baliatu honetarako». Ikusi argazkiak
Talo eta postre tailerrak, Pasaiako eta Errenteriako musika Elkarrizanen eskutik edo ortziraleko bertso saioa izan ziren ekitaldi nagusiak. Honetan, Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Manu Goioganaren ateraldiekin ederki pasatu zuten Zahar Etxeko bizilagunek.
Larunbateko mus txapelketan Jose Lasaga eta Jose Mari Matxako izan ziren irabazle eta Pakito Goia eta Javier Romano azpitxapeldun. Oca edo antzarren jokoan, berriz, Eliecer Barcena suertatu zen irabazle.