Pilotakadaz pilotakada txapelketako finalak jokatu ziren apirilaren 26an Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 29a

Frontenisean eta eskuz pilota goxoarekin finalera ailegatu ziren lau bikoteak. Utzitako argazkia

Ainhoa Retegi eta Irati Juanikorena frontenisean eta Jabier Mikelperizena eta Eneko Ordoki eskuz izan ziren txapeldunak

Pilotakadaz pilotakada dispertsioaren aurka Beran jokatutako txapelketaren finalak jokatu ziren apirilaren 26an Eztegara pilotalekuan. Guzira 16 bikote aritu dira elkartasun txapelketa honetan.

Pilotakadaz pilotakada dispertsioaren aurka Beran jokatutako txapelketaren finalak jokatu ziren apirilaren 26an Eztegara pilotalekuan. Guzira 16 bikote aritu dira elkartasun txapelketa honetan.

Frontenis neskatan lau bikote aritu ziren eta finalean, Ainhoa Retegik eta Irati Juanikorenak 22-18 irabazi zieten Ixone Teiletxea eta Ainhoa Lanz-i.

Pilota goxoko txapelketan 12 bikote aritu ziren eta finalean, Jabier Mikelperizenak eta Eneko Ordokik 22-5 irabazi zieten Iban Zubieta eta Igor Lasaga"Matxako"-ri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun