Zine emanaldi berezia antolatu dute Berako Kaxerna Gaztetxean maiatzaren 4an

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 29a

Joxean's hil eben filmeko fotograma bat. Artxiboko argazkia

Alfonbra gorria eta guzi prest dute, 'Ataun of the dead' eta 'Joxean’s hil eben' filmen zuzendari eta izarrei ongietorria emateko

Maiatzaren 4rako film emanaldi berezia antolatu dute Berako Kaxerna Gaztetxeko zine aretoan. Igande arratsalde ederra igarotzeko “kultuzko” bi film eskainiko dituzte: Ataun of the dead (ikusi trailerra) eta Joxean’s hil eben (ikusi trailerra).

Igande arratsaldeko 6etan hasiko den jaialdiak, ordea, ez du bakarrik bi filmak ikusteko aukera eskainiko. Horretaz gai, alfonbra gorria hedatuko dute eta bertatik pasiatzeko aukera izanen dute ikusleek, baita filmetako zuzendari eta izarrek ere. Zine izarren sinadura eta argazkiak ere egonen direla iragarri dute eta zuzendarien txapa (jasangarria) entzuteko aukera ere izanen omen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun