Berako orri-marka lehiaketako saridunak jakinarazi dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 5a

Nekane Mujika, Irantzu Goienetxe eta Jon Pagola saridunak. Utzitako argazkia

130 lanek hartu dute parte

Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako I. Orri-marka Lehiaketako Epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu apirilaren 30ean liburutegian izandako ekitaldi berezi batean. Saridunei diploma bat entregatu zaie, liburu sorta bat eta lan saritu bakoitza editatu da. Editatutako lanak eskuragarri egonen dira jendearentzat orri-markak bukatu arte.

Guztira 130 lanek parte hartu zuten lehiaketan. Lan guztiak ikusgai egonen dira Liburutegian maiatzaren 30era arte.

Horietatik ondoko hauek izan ziren sarituak:

A maila (10 urte arte)

Akerbeltz: Jon Pagola Lopez

B maila (11-15 urte)

Lamia: Irantzu Goienetxe Batiz

C maila (15 urtetik aitzinera)

Mari: Nekane Mujika Irazoki

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun