Ekitaldiz gainezka eginen da apirilaren 26an Lesakako Gazteguna

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 24a

Arratsaldean jokuak eginen dituzte aurten ere. Artxiboko argazkia

Lasarteko gazteak gonbidatu dituzte larunbateko ospakizunetara

Ametsari tira ta tira, gaztetxia herrira! goiburupean Gazteguna antolatu du Lesakako Gazte Asanbladak apirilaren 26rako. Iaz, Leitza eta Berako gazteekin egin bezala, aurten Lasarteko gazteak gonbidatu dituzte, «elkarrekin besta egun hau gozatu eta beraien esperientzietatik ikasteko asmoz». Izan ere, Gazte Asanbladaren egun garrantzitsua da, «antolakuntzan, lanean, aldarrikapenetan eta bestan bertan ere, gazte desberdin guztioi elkarrekin jarduteko aukera ematen baitigu».

EGITARAUA

• 10etan Karrika buelta, herriko musikariekin.

• 10:30ean Gosaria eta Lasarteko gazteei ongi etorria.

• 11:00etan Jinkana.

• 13:00etan Makarroi txapelketa eta pankarta egitea. Makarroiak, olioa eta gatza Gazte Asanbladak paratuko du eta gainon­tzekoa partehartzaileen esku.

• 14:30ean Bazkaria. (5 euro txapelketan parte hartzen dutenek, gainekoentzat 8 euro). Apuntatzeko, Arranon eta Atxaspin.

• 16:00etan Jokuak.

• 19:30ean Berendu afaria.

• 20:00etan potea Skandalue, elektrotxarangarekin.

• 20:30ean Kontzertuak ostatuetan. Koxkillan Oharkabe taldea ariko da, Arranon Kalera eta Atxaspin Huuh taldea.

Azken urteetan bezala, mozorrotuta etortzeko eta norberak bere edalontzia ekartzeko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun