3.000 bisitari hartu zituen Igantziko Irrisarri Land-ek Aste Santuan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 24a

Arrakasta handia izan du Irrisarri Land-ek bere lehen asteburuan. Utzitako argazkia

Maiatzeko zubiko lau egunetan 10:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak

Aste Santuko bortz egunetan 3.000 bisitari baino gehiago hartu zituen Igantziko Irrisarri Land abentura parkeak. Jende gehien etorri ziren egunak ortzeguna eta ortzirala izan ziren, 700 lagun baino gehiago egun bakoitzean. Larunbatean eta igandean 600 pertsona sartu ziren eta egunik motelena astelehena izan zen, 500 bisitarirekin. Instalazio berriaren arduradunak kontent daude datu hauekin.

Bertze aldetik, ekaina bitarteko irekiera ordutegia zertxobait aldatu egin ditu parkeak. Honela, astelehen eta astearteetan itxia egonen da; asteazken, ortzegun eta ortziraletan 15:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak eta larunbat eta igandetan, 10:00etatik 20:00etara. Dena den, maiatz hasierako zubiko lau egunetan, ortzegunetik igandera, 10:00etatik 20:00etara. Ordutegi hauetatik kanpo parkea itxia egonen da, baina talde haundi edo ekintza berezietarako ordua eskatzen ahal da. Modu berean, monitorea behar duten ekitaldietarako ere (tirolinak, penduloa edo mendi bizikleta jautsierako pistak erremontearekin) komenigarria da ordua eskatzea, bisita ahalik eta emankorrena izan dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun