Gazte mailako Euskolabel Saria Urrezko Aizkolari banakako txapelketako saioa jokatuko da maiatzaren 4an, igande eguerdiko 12:30ean Eztegaran. Oihan Larretxea herritarra, Ruben Saralegi leitzarra, Ander Erasun aurtiztarra eta apirilaren 27an Bilbon jokatutako saioko hiru lehen sailkatuak lehiatuko dira: Hain zuzen, Eneko Saralegi leitzarra, Otsagabiko Iker Vicente eta Beizamako Eneko Otaño. Lau lehenbizikoek lortuko dute hurrengo faserako txartela.
Bertze aldetik, gaztetxo mailako txapelketan, Zigako Joxean Etxeberria II, Arostegiko Kañamares IV.aren kontra ariko da maiatzaren 1ean Estibalizen (Araba).
Egun berean, Urrezko mailako saioa jokatuko dute Lazkaon Lezaungo Juan Jose Lopez Azpilikuetak, Zigako Felix Etxeberriak eta Doneztebeko Mieltxo Mindegiak.