Xabier Euzkitze omenduko dute apirilaren 26an Ibardinen

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 22a

Kantu zaharren afaria eginen dute larunbat arratsean Mendiko sagardotegian

Xabier Euzkitzeri omenaldia eskaintzeko kantu zahar afaria antolatu du Angel Mariezkurrenak apirilaren 26an, larunbat arratsean Ibardingo Mendiko jatetxean. Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan eta Bankako Menditarrak abesten, Jaione Olazabal, Alberto Zunzarren, Aitor Ibarra eta Francisco Santxotenaren laguntzarekin. Bigarren urteurrena ere ospatzen du Mendikok.

Afaria 20:30ean hasiko da eta plater bakoitzean kantu zaharren liburu bat ere izanen da. Izen ematea 948 630302 edo 670 365011 telefonoetan egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun