Liburu ehizan aritzea proposatu du Berako Toki Ona Institutuak

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 22a

Liburuak “askatuko” dituzte bortz herrietan apirilaren 23ko Liburuaren Egunaren karietara

Berako Toki Ona Institutuak, apirilaren 23an liburuaren eguna ospatzeko liburu batzuk konpartitu nahi ditu, bookcrossing bidez. Bookcrossinga 2001. urtean sortutako ekimen bat da, mundu osoan zabalduta dagoena. Horrela funtzionatzen du: Liburuak leku publiko batean uzten dira, liburu hauetako bat aurkitzen duen pertsonak, irakurri ondoren, berriro leku publiko batean uzten du. Liburuak libreki bidaiatzea eta irakurle asko edukitzea da helburua.

Apirilaren 23an, Toki Ona Institutuak liburu batzuk “askatuko” ditu Arantza, Igantzi, Etxa­lar, Lesaka, eta Beran. Liburuen “ehiza” errazteko, liburuak askatu ondoren izenburuak eta kokapenak argitaratuko dira Bookcrossing webgunean: www. bookcrossing.com eta Toki Onako blogean: tokionainsti.blogspot.com.

Liburuaren Eguneko ospakizunen baitan, bertzalde, apirilaren 30ean Eneko Haritza haurrentzako ipuin kontalaria izanen da 18:00etan liburutegian. Bere saioaren ondotik, orri-markako lehiaketako sari banaketa ere eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun