Baratzegintza ekologikoan lehen urratsak ikastaroa

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 17a

Baratzegintza ekologikoan lehen urra­tsak izeneko ikastaroa antolatu du Berako Udalak. Apirilaren 24ean eta maiatzaren 8an, ortzegunetan, arra­tsaldeko 6etatik 9etara Beralandetan eskainiko du Mattenea baserriko Josune Zamora irakasleak. Ikastaroa euskaraz izanen da eta apunteak gaztelaniaz emanen dira. Izen ematea apirilaren 16a baino lehen egin behar da, 012 telefonora deituz. Prezioa 10 eurokoa izanen da. Gehienez ere 20 lagunen­tzako tokia dago eta lehentasuna udal bara­tzea dutenek eta beratarrek izanen dute. Bertzeak bertze, zer da baratzegintza ekologikoa, lurra lantzeko lanabesak, ongarriketa, ureztapena, belar txa­rrak kontrolatzea, txandakatzeak eta elkar­tzeak, baratzearen osasuna, ereite eta landatze egutegia eta  labore desberdinen maneiua landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun