Egun hauek aunitzentzat besta egunak izaten badire ere, ostalaritzan lan egiten dutenentzat lanegunak izaten dira. Ostatuetan, aterpean, landa-etxeetan… mugimendua nabaria da herrian ere.
Fededun eta eliztarrentzat ere egun garrantzitsuak dira. Hori horrela, egunero, mezak izaten dira: Ortzegun eta Ortziral Santuan elizkizuna 17:30ean izanen da; Ortzeguneko Ordu Santua 21:00etan; eta larunbateko elizkizuna 18:30ean izanen da.
Bertzalde, hilaren 26an Sendotza izanen da. Aurten Arantzari tokatu zaio eta 19:30ean hamaika gazte konfirmatuko dira. Sei herriko gazte eta bortz igantziar izanen dira.