Pirritx, Porrotx eta Marimototsen taldeak bizipoza banatu du

Nerea ALTZURI 2014ko api. 17a, 16:41

Pirritx, Porrotx, Marimotots eta euren lagunek giro ederra paratu zuten frontoian eta hainbat herritarren lanari esker, arratsalde borobila atera zen. Gurutze PIKABEA

Pelle Ttiki Haur Eskolari bulkada emateko babes ederra izan da

Joan den apirilaren 5eko arratsaldea ederra izan zen. Pirritx, Porrotx, Marimotots eta konpainiak herrira bisita egin zuen. Pelle Ttiki Haur Eskolak bizipozez eta auzo­lanean arratsaldea pres­tatu zuen eta erantzun ezin hobea izan zuen proposamenak, ehunka lagun hurbildu baitziren  herriko frontoira. Hitzek, dantzek, kantek… tarte polit bat pasarazteko modua eman zuten. Pailazoak, dantzariak, Panpoxa, Txilibito, Loreto Hobeto, Lagun, Igor... 
 
Bitartean, alkate, zine­gotzi, gazte… haur esko­lako hezitzaile, guraso, atautxi-amatxi, izeba-osa­ba talde bat opilak egiten, krispetak presta­tzen eta ostatuan lanean­ aritu zen. Ikuskizunaren tartean eta ondotik eskaintza horiek estimatu zituzten bertaratutakoek. Pelle Ttiki Haur Esko­laz gain, Enaitz Berako haurtxoa present izan zuten pailazoek. Frontoi sarreran, Enaitz Gara guraso taldea kamisetak saltzen aritu zen eta jakin dugunez, kamiseta aunitz saldu zituzten.
 
Elkartasuna, auzolana, bizipoza… sentitu genituen eta Koldobike Gorostiza hezitzaileak egindako aurkezpenean, hasieratik aipatu bezala, mila esker Arantzara berta­ratu zineten guzioi.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun