Larraburua jubilatu elkartearen batzar orokorra

Irune eta Itsaso 2014ko apirilaren 17a

Elkarteko zuzendaritzak ohiko batzarra deitu du apirilaren 27an Larraburuan eta bazkideei bertara joateko deia egin diete. Eguerdiko 12:30ean izanen da ba­tzarra gai zerrenda honekin: elkarteko egoera ekonomikoa eta 2013ko kontuen azterketa, 2013an burututako ekintzak, aurten burutu beharreko ekitaldien plangintza, bazkideen zerrendan izandako aldaketak, zuzendari­tza aldaketak eta azkenik eskaerak eta galderak. Batzarraren ondotik hamaiketakoa eskainiko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun