Lur ez urbanizagarrien plan berezia jendaurrean

Aitor AROTZENA 2014ko apirilaren 17a

Lur ez urbanizagarrien plan bereziaren aurkezpena eginen du Udalak apirilaren 15ean, astearte arra­tsaldeko 8etan Herriko Etxeko batzar gelan. Plan honen helburua, ez urbanizagarriak diren lurretan baimendu daitezkeen jarduerak erregulatzen dituen arautegia defini­tzea da. Ilbeltzaren 31ko batzarrean eman zitzaion hasierako onespena Javier Lekuona arkitektoak landutako plan bereziari eta hilabete batez jendaurrean jarri zen espedientea. Gaiak duen garrantzia dela eta, erakusketa publikoaren epea apirilaren 28ra bitarte luzatu da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun