Maiatz hasiera mugitua izanen dute aurten ere erretiratuek

Aitor AROTZENA 2014ko apirilaren 17a

Urtero bezala, maiatz hasiera mugitua izanen dute San Fermin erretiratu elkarteko kideek. Maia­tzaren 1ean  ibilbide neurtua eginen dute. Goizeko 9:30ean eman beharko dute izena eta 10:00etan abiatuko da lehen bikotea egoitzatik eta Landazelaiak, saihesbidea, Osasun Zentroa, parkea, Sumusa, Kastillobaita, Irubide, Martxanpaita, Txakaingo zubia, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta plazan barna berriz ere egoitzara bueltatuko dira. Ondoren hameketakoa izanen dute parte hartu duten bazkideek. Hi­la­ren 4an, Ama eta Amatxien eguneko bazkaria izanen dute egoitzan. Txartelak apirilaren 30a baino lehen hartu behar dira, 20 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun