Xabier Euskitzeri omenaldia eskaintzeko kantu zahar afaria antolatu du Angel Mariezkurrenak apirilaren 26an Ibardingo Mendiko jatetxean. Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertsotan eta Bankako Menditarrak abesten, Jaione Olazabal, Alberto Zunzarren, Aitor Ibarra eta Francisco Santxotenaren laguntzarekin. Bigarren urteurrena ere ospatzen du Mendikok.