Hamargarren Gazte Eguna iragartzeko kartel lehiaketa deitu du lehen aldiz Kaxerna Gaztetxeak

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 17a

Kaxerna Gaztetxeak antolatzen duen Gazte Egunak hamar urte beteko ditu aurten, 2004an egin baitzen lehenbizikoa. Aurtengoa maiatzaren 24an eginen da eta egitarau polita osatzen ari dira.

Herritarren partehartzea bultza­tzeko, berrikuntza modura, kartel lehiaketa ere abiatu dute. Lanak apirilaren 28a baino lehen bidali beharko dira kaxerna_gaztetxea@hotmail.com helbidera. Bertan, 10. urteurreneko logoa sartu beharko da eta Berako Gazte Eguna 2014 esaldia modu argian azaldu beharko da. Behin behineko kartela aukeratutakoan, Kaxernako kide­ek gehituko diote egitaraua. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun