Antzezlana Enaitzen alde

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 17a

Utzitako argazkia

Emaitza antzerki taldeak Esperando a la inglesa antzezlana eskaini zuen be­rriz ere Kultur Etxean, oraingoan sarreran bildutakoa Enaitzi emateko. Gainera, an­tzezlanaren ondotik, Enaitz Gara guraso taldeak prestatutako bideo hunkiga­rria ere eskaini zuten. Bertan, Porrotx pailazoak Enaitzen historia azaltzen du eta hainbat pertsonai famatu agertzen dira. Emanaldiaren ondotik, Nagore ­Arretxea, Enaitzen amak eskerrak eman nahi izan zizkien bertaratuei, bai ekimen honetan, bai bertzeetan laguntzeagatik. Apirilaren 11n, Enaitzen aldeko pilota jaialdia antolatu zuen Bortziriak Pilota elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun