Txo! kolektiboaren Lagun askeak erakusketa (eskulturak, pinturak…) apirilaren 15etik maiatzaren 4ra ikusgai izanen da Berako Kultur Etxean. Hogeita bat artisten margo eta eskultura lanak biltzen ditu eta horietako aunitz izan ziren apirilaren 11n, ortziral arratsaldean egin zen inaugurazio ekitaldian.
Artista partehartzaileak honako hauek izanen dira: Jose Mari Apezetxea, Sofia Arostegui, Carlos Ausserladscheider, Lorentxa Beyrie, Xabier Celestino, Genma Duran, Gonzalo Etxebarria, Peio Goello, Olatz Goiburu, Oihana Insausti, Eva Irazoki, Patxi Laskarai, Ricardo Pascual, Jose Luis Elexpe “Pelex”, Oaia Peruarena, Inma Rodriguez, Aitor Ruiz de Eguino, Alain Sistiaga, Tomas Sobrino, Begoña Durruty eta Iker Valle.
Txo! Kolektiboa
Txo! Kolektiboa 1989. urtean sortu zen Legazpin Carlos Ausserladscheider eta Gorka Salmeronek arlo ezberdinetan ikertzeko asmoz, diseinu grafikoa, publizitatea, pintura, argakigintza, serigrafia, eskultura eta musika landuz. 1990. urtean TXO C.B. enpresa sortu zuten Urola Garaiko Lanbide Hastapenetan inprenta klaseak emateko. Urte horretan kolektiboak “Txorradak” bere lehen erakusketa antolatu zuen Legazpiko kultur etxean.
Hasiera honetatik honat hainbat erakusketa egin izan dituzte: (Txollos, OtxO, InTxo!mision, Atxoak, Txoberri, Pincelhadas, Txokos…) eta kolektiboaren lagun kopurua ere haunditzen joan da Beran izanen den erakusketan ikusten ahal den bezala. Berako erakusketak Lagun askeak du izenburu.
Asteartetik igandera, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (igande arratsaldez itxia) zabalduko dituzte Berako Kultur Etxeko ateak.