Berako Enaitzen aldeko ekintza solidarioek ez dute etenik. Bortziriak pilota elkarteak Enaitzen aldeko pilota jaialdia antolatu zuren apirilaren 11n, ortziral arratsaldean Berako Eztegaran eta gazte mailetan punta-puntan dabiltzan Bortzirietako pilotariak lanean ikusteko aukera izan zen, Berako mutikoari elkartasuna adierazi bidenabarkoan. Ikusi argazkiak
Halako elkartasun erakustaldi batean, guttienekoa emaitzak ziren, baina Enaitzekin argazkia atera eta gero, garaipenaren bila saiatu ziren pilotari guziak, behar den bezala.
Kadetetan, Mikel Eltzaurdia beratarrak eta Bixente Lafitte saratarrak 16 eta 11 irabazi zieten Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki lesakarrei.
Gazte mailan, Andoni Lazkanotegi eta Harri Maritorena beratarrek 18 eta 13 irabazi zieten Oian Canabal igantziarrari eta Mattin Garbisu beratarrari eta Ander Errandonea beratarrak eta Sergio Oskoz baztandarrak 22 eta 11 irabazi zieten Beñat Mitxelena beratarrari eta Jon Olaizola lesakarrari.
Sarrera 5 euro kobratu zen eta itxura polita zuen Eztegara pilotalekuan. Zozketa bikainak egin ziren eta ostatua ere ireki zen, edari eta pintxoekin.