Bergarako Errekalde jauregian banatu ziren apirilaren 10ean 2013ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Xabier Erkizia Martikorena lesakarra izan zen saridunetako bat, Gorka Azkune Galparsoro, Eneko Bachiller Otamendi, Amaia Portugal Gonzalez eta Gorka Zabaleta Lopetegirekin batera. Xabier Erkiziak zientzia gizartearen sorkuntza-bekari saria jaso zuen, “Idazkera isilak: entzuteko idatziak eta soinuzko irudiak” lanarekin.
Bost sari eta merezimenduzko sari baten jiran egin zuen Elhuyarrek ekitaldia Bergarako Errekalde jauregian, duela 230 urte Elhuyar anaiek wolframaren berri eman zuten leku berean.
Bertze sariak
• “Fikzioa errealitate bihurtzen denean”, Gorka Azkune Galparsoro; Dibulgazio-artikulu orokorraren saria.
• “Arrainak, otorduetan, ekologiaz mintzo dira”, Eneko Bachiller Otamendi; Egilearen tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria.
• “Angulari erradiografia”, Gorka Zabaleta Lopetegi (Baleike aldizkaria); Zientzia-kazetaritzaren arloko lanari saria.
• “Giza eboluzioa berridazten”, Amaia Portugal Gonzalez (Berria egunkaria); Zientzia-kazetaritzaren arloko lanari aipamen berezia.
• Udako Euskal Unibertsitateak Merezimenduzko saria jaso zuen.