Oier Ariznabarretak eta Laura Solak irabazi dute Berako X. Mendi Maratoi Erdia

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 14a

Manttale taldea podiumean. Utzitako argazkia

Durangokoak probaren errekorra ere hobetu zuen (1:37:30)

Durangoko Oier Ariznabarretak, 1:37:30 eko denborarekin eta Laura Sola, 2:00:10-ekoarekin, irabazle suertatu ziren apirilaren 13an Berako X. Mendi Maratoi Erdian. Ariznabarretak ez du arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Didier Zago, azkeneko 5 ediziotan irabazlearen eta Dabid Garciaren aitzinetik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean. Ikusi argazkiak

Irabazleak, probako errekorra hautsi du, 2011z geroztik Didier Zagoren esku zegoen 1 ordu, 38 minutu eta 11 segundutakoa. Ibardineko tarteko helmugan pasatzen ere Ariznabarreta izan da lehena eta 150 euroko saria eskuratu du.

Manttaleko Unai Santamaria hernaniarra eta Joseba Larralde beratarra laugarren eta bosgarren izan dira.

Emakumezkotan, Uztarrozeko Adi-Ike taldeko Laura Sola izan da lehena Berako kiroldegiko helmugara iristen, Aitziber Ibarbia zizurkildarraren (2:08:26) eta Alicia Olazabal irundarraren (2:08:54) aitzinetik. Solak bere lehendabiziko garaipena lortu du Beran.

Sailkapenak

535 korrikalaritik gora parte hartu duten lasterketan, haietatik 528 iritsi dira helmugara, Nafarroako mendi lasterketen koparen seigarren edizioa irekitzeko balio izan duen proban. Jende aunitz hurbildu da lasterketa ikustera eta bertzelako arazorik gabe eta eguraldi onarekin izan den probataz disfrutatzera.

I. Abiadura eskalada txapelketa larunbatean

Bezperan, lehen abiadura eskalada txapelketa ere egin zen Beran, Mendi Maratoiaren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Sailkapena

Gizonak

1. MIKEL AJURIA

2. IKER IRAGORRI

3. ANDER MITXELENA

Emakumeak

1. IRATZ INCIARTE

2. IRANTZU JUANIZ

SUB'17

1. HEGOI GONZÁLEZ

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun