Guztiok Guraso Taldea aurkeztu dute Bortzirietako Ezintasunaren Jardunaldietan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 11

Guztiok Guraso Taldea aurkeztu zuten Ezintasunaren jardunaldien baitan Utzitako argazkia

Persona ezinduentzat sexualitateak eta afektibotasunak duen garrantziaz aritu zen Jose Luis Garcia aditua Lesakako Kultur Etxean

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Osasun Etxeak antolatutako Ezintasunaren jardunaldien zortzigarren edizioa burutu zen apirilaren 9an Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bertan, Guztiok Guraso Taldearen aurkezpena egin zuten.

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Osasun Etxeak antolatutako Ezintasunaren jardunaldien zortzigarren edizioa burutu zen apirilaren 9an Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bertan, Guztiok Guraso Taldearen aurkezpena egin zuten.

ANFASek eta ASPACEk Bortzirietan dituzten egitasmoak ere aurkeztu zituzten laburrean eta gero Guztiok Guraso Taldearen aurkezpena egin zuten, beraien planen eta helburuen berri emanez. Mankomiunitatetik begi onez ikusten dute talde berria, «ama talde bat antolatu eta lanean hasi da ezintasunen bat dutenen alde, publikoki azalduz, naturaltasunez solastuz eta partehartzea erraztuko dieten baliabideak eta zerbitzuak lortzearen eta integrazioaren alde lan eginez».

Jose Luis Garcia COFESeko sexologoak solasaldi interesgarria eskaini zuen ondotik, Hezkuntza sexuala eta afektiboaren garrantzia pertsona ezinduentzat izenburupean. Hainbat kontu interesgarri aipatu zituen, hala nola, sexualitatea bizitzaren arlo garrantzitsua dela emakume nahiz gizasemeentzat. Alde horretatik, adineko jendeak edo ezintasunen bat dutenak sexurik gabeko jendea dela gizarteak barneratua duen uste oker bat dela azpimarratu zuen eta sexualitatea behar fisiologiko moduan enfokatu behar dela .

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun