Txo! kolektiboaren Lagun askeak erakusketa apirilaren 11n inauguratuko da Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 11

21 artisten lanak ikusgai paratuko dituzte Berako Kultur Etxean. Artxiboko argazkia

Apirilaren 15etik maiatzaren 4ra ikusgai izanen dira hogeita bat artisten margo eta eskultura lanak

Txo! kolektiboaren Lagun askeak erakusketa (eskulturak, pinturak…) apirilaren 11n, ortziral arratsaldeko 7etan zabalduko da Berako Kultur Etxean. Inaugurazio ekitaldi ofizialaren ondotik apirilaren 15etik maiatzaren 4ra ikusgai izanen dira hogeita bat artisten margo eta eskultura lanak.

Txo! kolektiboaren Lagun askeak erakusketa (eskulturak, pinturak…) apirilaren 11n, ortziral arratsaldeko 7etan zabalduko da Berako Kultur Etxean. Inaugurazio ekitaldi ofizialaren ondotik apirilaren 15etik maiatzaren 4ra ikusgai izanen dira hogeita bat artisten margo eta eskultura lanak.

Artista partehartzaileak honako hauek izanen dira: Jose Mari Apezetxea, Sofia Arostegui, Carlos Ausserladscheider, Lorentxa Beyrie, Xabier Celestino, Genma Duran, Gonzalo Etxebarria, Peio Goello, Olatz Goiburu, Oihana Insausti, Eva Irazoki, Patxi Laskarai, Ricardo Pascual, Jose Luis Elexpe “Pelex”, Oaia Peruarena, Inma Rodriguez, Aitor Ruiz de Eguino, Alain Sistiaga, Tomas Sobrino, Begoña Durruty eta Iker Valle.

 

Txo! Kolektiboa

Txo! Kolektiboa 1989. urtean sortu zen Legazpin Carlos Ausserladscheider eta Gorka Salmeronek arlo ezberdinetan ikertzeko asmoz, diseinu grafikoa, publizitatea, pintura, argakigintza, serigrafia, eskultura eta musika landuz. 1990. urtean TXO C.B. enpresa sortu zuten Urola Garaiko Lanbide Hastapenetan inprenta klaseak emateko. Urte horretan kolektiboak “Txorradak” bere lehen erakusketa antolatu zuen Legazpiko kultur etxean.

Hasiera honetatik honat hainbat erakusketa egin izan dituzte: (Txollos, OtxO, InTxo!mision, Atxoak, Txoberri, Pincelhadas, Txokos…) eta kolektiboaren lagun kopurua ere haunditzen joan da Beran izanen den erakusketan ikusten ahal den bezala. Berako erakusketak Lagun askeak du izenburu.

Asteartetik igandera, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (igande arra­tsaldez itxia) zabalduko dituzte Berako Kultur Etxeko ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun