Nafarroako Herri Kirol Jokoetako finalak apirilaren 13an jokatuko dituzte Igantzin

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 8a

Igantziko Irisarri taldekoak, kimu mailako proba konbinatuko finalean ariko dira herrian. Aitor Arotzena

Proba konbinatuko finalean izanen da Irisarri kimu mailan eta Basaburua haur eta kadete mailan

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako laugarren jardunaldia jokatu zen apirilaren 6an Altsasun. Honenbertzez, apirilaren 13an, goizeko 11etan hasita Igantziko frontoian jokatuko diren finaletan zein talde lehiatuko diren erabaki da. Euria eginen balu, Lesakako eskolako frontoian jokatuko lirateke finalak.

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako laugarren jardunaldia jokatu zen apirilaren 6an Altsasun. Honenbertzez, apirilaren 13an, goizeko 11etan hasita Igantziko frontoian jokatuko diren finaletan zein talde lehiatuko diren erabaki da. Euria eginen balu, Lesakako eskolako frontoian jokatuko lirateke finalak.

 

Konbinatuko sailkapenak

Kimu mailako Proba Konbinatuan

1. Andra Mari 06:55.40

2. Iñigo Aritza B 07:01.95

3. Iñigo Aritza A 07:05.30

4. Irisarri 07:10.95

5. Araxes 07:11.08

6. Ultzama 07:19.43

7. Baztan 07:26.80

8. Basaburua 07:35.61

9. Berriozar A 07:59.09

10. Berriozar B 08:00.42

Lau jardunaldietako denboren batura kontutan hartuta, finalerako txartela lortu dute Iiñigo Aritza B, Iñigo Aritza A, Irisarri eta Andra Mari taldeek. Beraz, Irisarrikoek etxean izanen dute txapela janzteko aukera.

Haur mailako Proba Konbinatuan

1. Basaburua 08:51.19

2. Araxes 09:03.68

3. Putterri 09:15.85

4. Iñigo Aritza 09:19.00

5. Andra Mari 09:34.35

6. Berriozar 10:35.31

Lau jardunaldietako denboren batura kontutan hartuta, Araxes, Basaburua, Iñigo Aritza eta Putterri ariko dira finalean. Finalera sailkatutakoa Andra Mari izan da, baina ezin duenez aritu, bosgarren sailkatuari, Puterriri eman zaio aukera.

Kadete mailako Proba Konbinatua

1. Basaburua 10:17.21 (4 puntu)

2. Andra Mari 11:00.24 (3 puntu)

3. Berriozar 11:06.07 (2 puntu)

4. Ultzama 11:28.02 (Puntu 1)

Kategoria honetan bost jardunaldi jokatzen dituzte liga sisteman. Aitzineko lau jardunaldiak Baztango Basaburuakoek irabazi dituztenez, Igantzin txapela jantziko dutela segurua da.

 

Sokatirako sailkapenak

HAUR MAILA (480 KG)

Iñigo Aritza (5 puntu)

Putterri (3,5 puntu)

Andra Mari (3,5 puntu)

Araxes (2 puntu)

Berriozar (puntu 1)

KADETE MAILA (540 KG)

Andra Mari (3 puntu)

Ultzama (2 puntu)

Berriozar (puntu 1)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun