Ingeles udalekua antolatu du aurten ere Berako Labiaga ikastolak

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 11

Hainbat ekintza egiten dituzte ingeles udalekuetan. Artxiboko argazkia

Maiatzaren 9a arte eman dezakete izena

Berako Labiaga ikastolak English Summer Camp ingeles udalekua antolatu du aurten ere. Bi asteko bi txanda izanen dira: ekainaren 30etik uztailaren 13ra eta uztailaren 14tik 25era, baina hilabete osokoa egiteko aukera ere izanen da, ekainaren 30etik uztailaren 25era. Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutikoetatik hasi eta DBHko laugarren maila bitarteko ikasleei zuzendua da.

Izen emateko epa zabalik dago maiatzaren 9ra arte, Labiaga ikastolara deituz (948 630172 telefonoa) edo bera@ikastola.net helbide elektronikoan. Ikastolaren web orrian ere eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun