Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia apirilaren 6an ospatu da Lesakan. Herriko dantzariekin batera, Getariako Gure Txeru, Faltzesko Makaia eta Oiartzungo Haurtzaro taldekoak aritu ziren, kasik 200 dantzari. Egunpasa bikaina izan zuten, eguraldia lagun. Ikusi argazkiak
Kanpotik etorritako taldeetako dantzariak Tantitumairu ikastolan bildu ziren eta handik abiatuta, bakoitzak bere bidea egin zuen kalejiran eta dantza emanalditxoak eskainiz karrika eta auzo ezberdinetan. Eguerdian Zubigainekoa dantzatu zuten Tantirumairuko gaztetxoek eta gero jaialdia eskaini zuten talde guziek plazan. Lehenik, Tantirumairukoak aritu ziren, adinaren arabera, taldeetan banatuak. Gero, Faltzes, Getaria eta Oiartzungo taldeak aritu ziren.
Dantza saioaren ondotik, kanpotik etorritako dantzariek herriko dantzarien etxeetan bazkaldu zuten eta arduradun eta musikariek elkarrekin egin zuten bazkaria jatetxe batean.
Bazkalondoan, dantzari guziak bildu bidenabarkoan, Kiki eta Koko pailazoak ikusteko aukera izan zuten plazan.