Irungo Musika Eskolako Soka Orkestrak kontzertua eskainiko du Beran apirilaren 8an

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 7a

Irungo Musika Eskolako Soka Orkestra Julio Bravok zuzenduko du. Utzitako argazkia

Astearte arratsaldeko 6:30ean Kultur Etxean

Irungo Musika Eskolako Soka Orkestrak kontzertua eskainiko du apirilaren 8an, astearte arratsaldeko 6:30ean Berako Kultur Etxean. Kontzertua Julio Bravok zuzenduko du.

Irungo Musika Eskolako Soka Orkestrak kontzertua eskainiko du apirilaren 8an, astearte arratsaldeko 6:30ean Berako Kultur Etxean. Kontzertua Julio Bravok zuzenduko du.

Hasteko, “Viva Vivaldi (O. Goldsmith) joko dute; segidan, Vivaldiren “Concierto en Sol Mayor”eko 2. Allegro Assai, 2. Largo Cantabile eta 2. Allegro, Issey Martínez bibolinarekin eta Uxue Álvarez celloarekin dituztela; gero, Beethoven-en “Adagio cantabile”, Leo Delibes-en “Ballet pizzicato” eta Gruselleren “The Bogie-Man Blues” joko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun