Mutuen erreforma salatu du LAB sindikatuak Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 7a

LABeko ordezkariak, Beran egin zuten agerraldian. Utzitako argazkia

Apirilaren 3an egindako elkarretaratzean mutua kontratuak erre zituzten

LAB sindikatuak apirilaren 3an Berako Mutuavenir mutuaren aintzinean egindako kontzentrazioan mutua kontratuak erre zituen, etortzekoa den mutuen erreforma salatzeko eta izanen dituen ondorioak azaltzeko.

LAB sindikatuak apirilaren 3an Berako Mutuavenir mutuaren aintzinean egindako kontzentrazioan mutua kontratuak erre zituen, etortzekoa den mutuen erreforma salatzeko eta izanen dituen ondorioak azaltzeko.

PPren gobernua prestatzen ari den dekretuaren arabera, erreforma berriak, kontingentzia profesionaletatik aparte, kontingentzia komunak eta eritasun jarraipena egiteko aukera emanen die Mutuei. «Azken finean Enpresarien asoziazioak diren mutua hauen helburua gure osasunarekin negozioa egitea da eta praktikan sendatu baino, ahalik eta azkarrenen langilea lanera itzultzea dute helburu, horretarako presioa eginez langileei», aipatu du LAB sindikatuak.

Hori dela eta LABek erreforma hau gelditzeko eskatu eta honek ekarriko duen osasunaren pribatizazioa salatu du eta alternatibak planteatuko ditu lantegietan. Hain zuzen, «kalitatezko osasun zerbitzu publiko eta eraginkor bat, eta horren baitan enpresek kontingentzia komun eta profesionalak Seguritate Sozialarekin kontratatzea» da LABek proposatzen duen alternatiba.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun