Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiak Beran egindako saioarekin hasi dira

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 3a

Urtero bezala azken 20 bat urtetan, Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdiak ospatuko dira. Jaialdi hauetan Nafarroa osoko haur eta gaztetxo guztiek daukaten aukera da: bakarka, binaka edo taldeka abesteko aukera da; oholtzaren gainean igotzeko aukera; euskal kantak interpretatzeko aukera; Nafarroako beste herrietako haur eta gaztetxoak ezagutzeko aukera… Aukeraz beteta dagoen emanaldi multzo hau aurten 4 Jaialdiez osaturik dago, Nafarroako lau herritan ongi banaturik. Berako Kultur Etxean egin zen lehena martxoaren 29an, Etxarri Aranatzen bigarrena 30ean. Asteburu honetan, apirilaren 5ean Zangozan  eta 6an Artikan eginen dira saioak. hauen ondoren Nafarroako finala ere ospatuko da, maiatzaren azken asteburuan edo ekainaren lehenengoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun