Bardoak txapelketako finala apirilaren 13an jokatuko dute Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko api. 3a, 14:16

Baztango Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko haundiena taldeak Elizondoko Intzan egin zen finalaurreko lehen saioan. Bi taldeetako bat finalean izanen da. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Finalaren ondotik triki-poteoa eta afaria izanen dira

Apirilaren 13an, arra­tsaldeko 5etatik aitzinera jokatuko da Lesakako udal pilotalekuan Bardoak ekimenako finala. Bigarren fasetik pasatu diren hiru taldeak izanen dira lehian, guztira bederatzi ber­tsolari eta hiru aurkezle, talde bakoitzetik bana, baina lerro hauek idazterakoan oraindik ez daude zehaztuak.
 
Finala baino lehen 22 saio egin dira, 60 ber­tsolarik hartu dute parte horietan, eta osotara 110 parte-hartzaile izan dira.
 
Nafarroako Bertsozale Elkartetik aipatu dutenez, «Lesakako finala otsailaren 7an mar­txan jarri zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketaren bukaerako ekitaldia da. Finalaz harago doan ekitaldi bat da, azken bi hilabetetan Nafarroako bazterrak astindu duen kultur dinamikaren az­ken urra­tsa».
 
Finala bukatuta, triki-poteoa eginen da herrian barna. Eguna bukatzeko, afaria eginen da Lin­ddurrenborda sagardotegian.
 
Sarrerak dagoeneko salgai dira. Sarreren prezioak honakoak dira: 15 euro; Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, 16 urtetik beherakoentzat eta langabetuentzat: 10 euro Finalaren ondoren, egin den afarirako txartelak soilik internetez erosten ahal dira. Lan­gabetuek, berriz, soilik salmenta tokietan izanen dituzte salgai sa­rrerak. Finalaren egunean bertan takila goizetik zabalduko da, frontoian.
 
Sarrerak www.ber­tsosarrerak.eu webgunean daude salgai. Horrez gain honako tokitan: Lesaka (Arrano, okindegia), Bera (Kataku eta Errekalde), Elizondo (Fantxi­ke), Leitza (Maimur eta Lekunberri (Lanbroa liburudenda).
 
Finala antolatzen Lesakako udalak eta Bor­tzirietako Bertso Eskolak lagundu dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!