Sexu hezkuntza landuko dute Bortzirietako Ezintasunaren 8. Jardunaldiek

TTIPI-TTAPA 2014ko api. 3a, 13:04

Bortzirietako Oina­rrizko Gizarte Zerbi­tzuen Mankomunitateak eta Osasun Etxeak Ezintasunaren jardunaldiak antolatu dituzte zortzigarren urtez. Apirilaren 9an, 17:00etatik 19:00etara izanen dira Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eta sexu hezkuntza izanen dute hizpide. 17:00e­tan jardunaldien aurkezpena eginen dute. ANFASek eta ASPACEk Bortzirietan dituzten egitasmoak aurkeztuko dituzte labu­rrean eta gero Guztiok Guraso Taldearen aurkezpena eginen dute.  17:40an hitzaldia eskainiko du Jose Luis Garcia COFESeko se­xologoak Hezkuntza sexuala eta afektiboaren garrantzia pertsona ezinduentzat izenburupean. Gero, eskaera eta galderen txanda izanen da. Haur Txokoa ere eskainiko da. Horretarako 948 635036 telefonoan eman behar da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun